XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); zaratotsa entzuten zan ugari, gizaberbarotsa, klasonak....

Santi'k etxe ta plaza andiak ikusi ebazan, eta Bruselas Bilbo baiño uri andiagoa ta garrantzitsuagoa zala konturatu zan.

Autobusa bi edo iru lekutan gelditu egin zan, eta gero barriro astiro-astiro ibilli zan, kale baten inguruan, eta, plaza baten sarturik, etxe andi baten ondoan gelditu zan; etxearen aurrean gizatalde andia egoan batuta, pankartaz eta soiñuz.

Eta umeak jatsiten asi ziran Santi'k Begoña eskutik eroian; gero, mailla batzuetatik igo eta egonleku andi baten sartu ziran.

An egozan andra-gizon batzuek prantzesez egiten eben berba, beste batzuek flamenkeraz, beste batzuek gazteleraz, baita euskeraz be.

Santi'k ba-ekian euskeraz itz egiten, baiña Barakaldo'ko eskolan ez eben euskeraz irakasten, gazteleraz baiño.

Sarritan ausnartzen eban jokabide ori zer dala-ta edo zegaitik ete-zan... gaur egunean Europa'n ezagutzen diran izkuntzetarik antxiñakoena izanarren, zegaitik baztartzen eteeben arela....

Santi'k ezin eban ori bere buruan sartu.

Umeak maletak lurrean itzi ebezan eta geldi-geldi ta isil isilik geratu ziran.

Apain-apain jantzitako gizon batek ondoetorria egin eutsen labur-labur.

Gero, Santi'k ba-ekiana esan eban arek: ume bakotxa beljikar baten etxera joango zala, guztiak sendi (familia) guztiz ezagunak, agurgarriak eta euskaldunen adiskideak zirala, banandu zeitezan anai-arrebak sarritan ikusiko ebela alkar....

Jaun arek bere esatekoa amaitu ebanean, izenak irakurten asi ziran, eta, izena irakurten ebenean, mutiko bat edo neskato bat aurreratzen zan.

Orduan, gizon bat eta andra bat urreratzen yaken; eta, ari aurpegi txeratsua agerturik, besarkatu egiten eben, prantzesez zerbait esanik.

- Begoña Zelaia esan eben.

Santi, Begoña'ri eskutik oraturik, aurreratu egin zan.

Onekana berrogei ta amarren bat urte ebazan gizon bat urten zan, eta onegaz batera beste andra eldu bat, lodia ta itxura adikorra.

Prantzesez zerbait esanda, Begona'ri mosu bat emon eutsoen.

- Begoña'ren nebea naz esan eban Santi'k.

Gizonari ta andreari begietara begiraturik, onak dirudie, esan eban berekautan.

Don Segundo'k, arekana urreraturik, Marcel Bogaerts jaunagaz prantzesez egin eban berba.